Euskal Herriko zentro publiko edo kontzertatu baten parte bazara eta oraindik ez bazara STEAM proiektuaren parte, baina hori egiteko asmoa baduzu, guk lagunduko dizugu!
Dagoeneko STEAM zentro bat bazara, LabsLand-en urruneko laborategiak nola zure proiektua bultzatzen lagunduko duen azalduko dizugu.
STEAM terminoa ingelesezko Science, Technology, Engineering, Arts and Maths hitzen inizialei dagokien akronimoari deritzogu. Akronimoaz harago, STEAM hezkuntzak klase, unitate edo ikasgai bereko lau diziplinen ikuspegi integratzailea suposatzen du, irakasgai horien eta mundu errealaren arteko loturetan oinarrituz. STEAM hezkuntza diziplina hauek testuinguru errealetan praktikatzearekin lotuta dago, ikasleen ikaskuntza areagotzeko helburuarekin. STEAM hezkuntzak ikaslea ikaskuntza-prozesuaren erdigunean jartzen duten metodologia aktiboak eskatzen ditu. [Gehiago jakin...]
Nahiz eta Europar Batasunean STEAM hezkuntzarako erreferentzia-esparru komunik ez izan, beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, mota honetako edozein proiektutan komunak diren hainbat alderdi daude :
Mundu errealarekin loturiko arazoak ebaztea
Disziplina ezberdinen integrazioa
Talde lana eta lankidetza
Zeharkako gaitasunen garapena
Ikasleen rol partehartzailea
LabsLand urruneko laborategien sare global bat da. Gure helburua STEAM hezkuntza maila guztietan demokratizatzea da. Horretarako, hezkuntza-laborategietara sarbidea eskaintzen dugu, dagoeneko zentro horietan beraien praktikak burutzeko erabiltzen dituztenak bezala, baina Internet bidez.
Gure teknologiekin, ikasleek fisikoki benetako laborategietara sar daitezke bakarrik arakatzaile bat erabiliz, edonoiz eta edonon.
Laborategi guztiak ikusi eta katalogoa:
Zure proiektua burutzeko urrutiko laborategiak erabiltzeko aurrekontua kontsultatu edo zuri egokitutako aurrekontua eskatu contact@labsland.com
Teknologia (Arduino)
Fisika eta Kimika
Fisika eta Kimika
Teknologia (Elektronika eta Robotika)
Lankidetza eta sareko lana ez da ikasleetara mugatzen, irakasleengana hedatzen da. Zure proiektu bereko beste kide batzuekin prestakuntza jardueretan parte hartzearekin ez ezik, zure horizonteak zabaltzeko eta zure mugetatik haratago STEAM zentroen sareekin harremanetan jartzeko aukera ere ematen dizu. [Gehiago jakin...]